Iñaki Perurenak piztu du Igantziko Irrisarri Landeko txondorra

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 17a

Iñaki Perurena, Irrisarri Landeko txondorra pizten. Utzitako argazkia

25.000 kilo haritz-egurrarekin egin dute eta larunbatean egin zen ekitaldia

Hilabeteetako lanaren ondotik eta hainbat lagunen arteko elkarlanari esker, tradizioa eta ingurugiroarekiko errespetua uztartzen dituen proiektua gauzatu dute IrriSarri Landen. 25.000 kilo haritz-egurrez osatutako txondorra egin eta azaroaren 15ean, larunbat arratsaldean piztu zuen Iñaki Perurena harrijasotzaileak. Ikusi argazkiak

Hilabeteetako lanaren ondotik eta hainbat lagunen arteko elkarlanari esker, tradizioa eta ingurugiroarekiko errespetua uztartzen dituen proiektua gauzatu dute IrriSarri Landen. 25.000 kilo haritz-egurrez osatutako txondorra egin eta azaroaren 15ean, larunbat arratsaldean piztu zuen Iñaki Perurena harrijasotzaileak. Ikusi argazkiak

Pizte ekitaldian, gaur egun Munduko txondorrik handiena nola eraiki duten azaldu zuten lehenik, eta ondoren Iñaki Perurena arduratu zenhura pizteaz. Perurenak, gainera, eskultura bat jaso zuen aitortza eta eskertza gisa. Ondotik, txondorraren kea pantaila moduan erabiliz, izaki mitologikoen irudiak eta eraikuntza prozesuko argazkiak (hologrametan) proiektatu zituzten. Ekitaldia txalaparta doinuz lagunduta egongo da. Txondorretik ateratako ikatzaren erdia (lau egur tonatik, tona bat ikatz ateratzen da) IrriSarri Landeko kontsumora bideratuko dute (Jauregiko jatetxera eta Jolastokiko tabernara). Laurden bat Paris 365 jangela sozialera eraman nahi dute eta bertze laurdena Pasaiako nao San Juanen eraikuntza lanetan erabiltzeko. Azken zati hau, gainera, garai bateko trenbidean barna gurdietan eraman nahi dute Behobiaraino bederen, bere garaian ikatza, sagardoa eta gaztainekin egiten zen bezala.

 

Prozesua eta esperientzia ahaztezin baterako gonbidapena

Orain, IrriSarri Landeko boluntarioek txondorra zainduko dute, eta prozesua ongi badoa, abenduaren bukaeran hasiko dira ikatza ateratzen. «Gonbidapena luzatu nahi diegu txondorraren zaintzan parte hartu nahi dutenei, bertan gau bat igarotzea esperientzia zirraragarria izango baita», aitortu du Joxe Mari Elgorriagak, Irrisarri Landeko kudeatzaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun