Zirika Zirkus taldeak Konpost eroak ikuskizuna eskainiko du igande honetan, azaroak 23, Beran. Gure Txokoa Elkarteak antolatu du, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin. Ikuskizun honetan bereizten ikasiko dugu berrabiliz. Protagonistak plastiko lantegi batera joanen dira, konposta egin eta landare bati bizia emanen diote, hau dena, zirku, antzerki, musika eta maitasunez betea.
Eskola frontoian izanen da ikuskizuna, 17:00etan, eta sarrera dohainik izanen da.