Omenaldi, lore eskaintza eta kontzertuekin bukatu dira Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldiak Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 17a

Hilerrian abestu ondotik, Kultur Etxean ere emanaldia eskaini zuen Iruñeko Orfeoiak igande eguerdian. Utzitako argazkia

Halere, 'On Julioren arrastoa' erakusketa ikus daiteke oraindik igandera bitarte

Joan den ekainaz geroztik, hainbertze izan dira Berako herriak Julio Caro Baroja omentzeko antolatutako ekitaldiak. Azaroaren 13an bete dira 100 urte jaio zela, eta data horren inguruan antolatutako ekitaldiek eman diote akabera azken hilabete hauetan Berako herriak eta udalak antolatutako ekitaldiei. Ikusi argazkiak

Joan den ekainaz geroztik, hainbertze izan dira Berako herriak Julio Caro Baroja omentzeko antolatutako ekitaldiak. Azaroaren 13an bete dira 100 urte jaio zela, eta data horren inguruan antolatutako ekitaldiek eman diote akabera azken hilabete hauetan Berako herriak eta udalak antolatutako ekitaldiei. Ikusi argazkiak

Larunbatean Berako herriak egin zion omenaldi-ekitaldia hunkigarria izan zen. Gure Txokoa dantza taldea, Amaia Zubiria kantaria eta Edorta Murua gitarra jolea eta Musika eskolako ikasleak igo ziren oholtzara, eta testu, argazki eta hitzaldiekin batera, omenaldi berezia egin zioten Julio Caro Barojari. Familiari oroigarri bat emateko baliatu zuten antolatzaileek. Urte honetan egindako ekitaldien irudiak pantailaratu zituzten, baita Julio Caro Barojak Itzea erakusten zueneko telebistako irudiak ere.

Eta azkeneko ekitaldia igandean izan zen. Nafarroako Gobernuak antolatuta, Berako Udalarekin lankidetzan, lore eskaintza egin zitzaion hilerrian, Gure Aita hunkigarria abestu zuen Iruñeko Orfeoiak eta Berako txistulariek lagunduta. Yolanda Barcina, Nafarroako Gobernuko presidentea ere ekitaldian izan zen, Marisol Taberna alkatea eta Berako bertze udal agintariekin batera. Ondotik, Iruñeko Orfeoiak, kontzertua eman zuen Berako Kultur Etxean.

Halere, mendeurreneko azken arrasto moduan, 'On Julioren arrastoa' erakusketak azaroaren 23ra arte jarraituko du ikusgai Kultur etxean, asteartetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun