Berako Isidoro Fagoaga Udal Musika Eskolak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du azaroaren 17an, astelehenean 18:00etatik aitzinera. Bertan Musika Hizkuntza eta Instrumentuko 2. maila gainditu duten ikasleak parte hartuko dute, diploma bat lortuz.
Emanaldiari dagokionez, Oier Larretxea eta Ibon Irastorza txistulariek “Agurra” herrikoia joko dute; Oier Zapiain saxofoi joleak “Fascinating Rhytm” (G. Gershwin) eta “Shuffing in F” (J. Snideró); Maialen Larrañaga akordeoilariak “Si vas a Calatayud” (ezezaguna); Leire Iriarte trikitilariak “Nirekin” (Gozategi); Maialen Ruiz pianojoleak “Marcha Turca” (Mozart); Onintza Zapiain trikitilariak “Udaberria” (O. Yarza); Oier Larretxea txistulariak, pianoan Mari Jose Bergara lagun duela “Eztai Taldea” (Aita Donostia); Ane Fagoaga akordeoilariak “La valse d’Amélie” (Y. Tiersen), Ane Osua trikitilariak “Sardos K” (Kepa Junkera); Ibon Irastorza txistulariak, Mari Jose Bergara pianoan lagun duela L. Aranbururen Kontzertua Re minorreko Allegro, Andante eta Graciosoa; Maria Etxenike eta Oihana Huartemendia gitarra joleek eta Ibon Irastorza txistulariak “Maldita Dulzura” (V. Morla) eta Oihana Amoros, Ane Bereau eta Irati Fagoaga trikitilariek “Inpernuko hauspoa” (Esne Beltza).