Euskadi taldea desagertu ondotik, bazirudien berriz ere afizionatuetara bueltatuko zela Beñat Txoperena txirrindulari igantziarra, Miguel Madariagaren Euskadi-EDP taldearekin. Baina Jon Odriozolaren eskutik sortu den Murias taldeak berriz ere atea ireki dio eta heldu den denboraldian kontinental mailako probetan parte hartzeko aukera izanen du Txoperenak, bertze hamaika txirrindulari euskaldunekin batera.