Emozio Hezkuntza proiektua azaltzeko hitzaldia eskolan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Emozio Hezkuntza proiektua ikasle eta familiekin lantzen ari dira 2010 urtetik honat eskolan. Hasi zenetik urteak igaro direnez eta guraso be­rriak direla ikusita, aurten proiektua adierazteko eta zalantzak argitzeko hitzaldi interesgarria antolatu dute eskolan. Azaroaren 17an, astelehenean 16:15ean izanen da eta proiektu honetan parte hartzen duten profesionalek emanen dute: Felix Ligos, Marina Pintos, Raul Garzia eta eskolako irakaslegoak. Ordu eta erdiko iraupena izanen du eta doako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun