Tuanekobordako gazta eta Oskoze­ne­ko aharia Base­rritarren Eguneko sarituak

Nerea ALTZURI 2014ko azaroaren 13a

Baserritarren Eguneko irudiak eta partxis eta mus txapelketetako finalistak. Utzitako argazkiak.

Jendetza bildu da 19. edizioan

Azaro hasieran, egun  frexko eta bustiak­ izan badira ere, azaroaren lehenak udako eguna zirudien. XIX. Ba­serritarren Eguna aro ederrarekin izan genuen. Goiz guzian­, he­rritar nahiz bisitari auni­tzek ohiko bisita egin zuten herrira. Frontoian postuak ikusiz itzulixka egin zitekeen eta Guraso­ Elkarteak paratutako os­ta­tuan tragoxka eta pin­txoa hartu; plazan azien­dak, Pe­lle-Ttiki­ Haur Eskolaren aldeko­ bi­­ga­rren esku­ko jostailuak... 
Gazta eta ahari lehiaketak ere egin ziren. Ha­mar gaz­ta aurkez­tu zituz­ten eta lehen saria­ Tuane­kobordako Mari­xol­ Almandozek jaso zuen; bigarrena Serorenbordako Mar­ga­rita Mada­riagak; eta hi­ruga­rrena az­ken­ honen ai­tak, Simo­nen­bor­da­ko Xalbado­rrek­ hartu zuen. Bertze gaztak Albiz­, Martinekoborda, Oskozenea, Senberro, Dani Lukanbio, Arru­ne­ko­bor­da eta Aien­tsako Gaxtelene­kobordakoak izan ziren.
Ahari lehiaketan, bortz bururen artean, lehen saria Oskozeneko Leontxio Oskozen aziendak jaso zuen eta bigarrena Dani Lukanbiok eraman zuen. Xebe­rino Indakoetxeak eta Simonetik ere ahariak ekarri zituzten. Bazkal aitzinean zoz­ke­tatutako zarea eta Marirenbordako oilarra Xabi­ Iturriak eraman zituen.
 
EKITALDI GEHIAGO
Kultur Egunen barne, urriar­en 31n haurrentzat ipuinak eta helduen­tzat dokumentala izan ziren eta azaroaren 2an mus eta partxis txa­pel­ke­tak. Musean zortzi bikote aritu ziren eta Imanol Mitxe­lena eta Jon Jorajuriak irabazi zuten Luis Andueza eta Patxi Iturriaren kon­­tra finalean. Partxi­sean hamaika bikote aritu ziren eta Edur­ne Gamio eta Rosa Mari Iriba­rren izan ziren garaile, finalean Aimar Zubieta­ eta Imanol Igartuari ira­ba­zita­.
 
TUANEKOBORDAKO GAZTA 2. BERAN
Berako Lurraren Egunean egin zen gaz­ta lehia­ketan, Tuanekobordako Marixolek bigarren saria eskuratu zuen. Aipatu, Be­ran bizi­ arren, bere ahiz­pa Soko­rro­ren gazta izan zela hoberena, lehen saria lortuz. Zorionak!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun