Ligue pour les Oiseaux (LPO) elkartekoak bertan jarritako hegaztien migrazioaren behatokia bisitatzera etorri ziren. LPOko kideak herritik pasatzen diren hegaztien berri eman zuen. Espezie arruntenak azaldu zizkien, nondik nora mugitzen diren, zein garaietan, azken urteetan populazioetan ikusi dituzten aldaketak… Gurean hain ezaguna den usoaz ere mintzatu zen, ezezagunagoak diren arrano arrantzaleaz, sugezaleaz eta arrano txikiaz, kopuru handietan pasatzen diren miru beltz eta sapeltsa liztorjaleetaz, amiamoko txuri eta beltzetaz, eta baita azaroko egun hauetan oraindik ikusi eta aditu ditzakegun lertxunetaz ere. Eguraldiak sobera lagundu ez bazuen ere, sartxipotak, txontak, hegatxabalak, miru gorriak, sapelatsak eta biligarro taldeak ikusteko aukera izan zuten.