Ferietako egitarau zehatza aitzineko orrietan baldin baduzue ere, aipatzekoa da San Fermin Elkarteko jubilatuek ere afaria eginen dutela azaroaren 27an, 21:00etan egoitzan. Txartelak hilaren 20ra bitarte daude salgai, 20 eurotan. Bertze aldetik, Kattu ostatua feria egunean zabalik egonen da. Tragoska edo pintxo bat jateko aukera izanen da, baita ferietako menua dastatzeko ere. Ferietan euskara eta euskaltegiaren aldeko topagunea bilakatu nahi du Kattu ostatuak.