San Fermin Elkartearen Egunean omenaldiak egin dituzte

Aitor AROTZENA 2014ko azaroaren 13a

Rafael ENETERREAGA

San Fermin Erretiratuen Elkarteak, Udalaren laguntzaz jubilatuen eguna antolatu zuen urriaren 24an. Urtero bezala, Urrezko Ezteiak eta 85 urte bete dituztenei omenaldia eskaini zitzaien. Aurten, 50 urte ezkondurik bete dituzten Lorenzo Fragoso Cañamero eta Dominga Lopez Giraldo eta Fernando Reyes Cantero eta Teresa Yepes Zamorano senar-emazteak eta 85. urtebetetzea egin duten Josefina Sagardia Alzugarai, Jose Mitxelena Abanz, Jose Irurieta Petrirena eta Jose Otxoteko Almandoz omendu zituen CAN Fundazioak. Mezaren ondotik, Iker Tainta dantzariak Aurreskua dantzatu zien omenduei Plaza Zaharrean. Ondotik bazkari dotorea izan zuten frontoian. Bazkalondoan, oroigarriak eskaini zizkieten aurtengo protagonistei, eta bidenabarkoan txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatu zituen San Fermin Elkarteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun