Zerbitzuen Elkarteko Tonbola

Aitor AROTZENA 2014ko azaroaren 13a

Azken bi urtetako arra­kasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbi­tzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 29an aterako dituzte zenbakiak, 19:00etatik aitzinera plazan. Pintxoa eta edaria ere banatuko dute, euro eta erdiren truke, giroa goxatzeko.
 
Zerbitzuen Elkarteak 13.000 boleto prestatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du larunbat arra­tsean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun