Independentzia Eguna eginen dute larunbatean herrian

Aitor AROTZENA 2014ko azaroaren 13a

Baztan-Bidasoaldeko Ernaik antolatuta, hitzaldiak, herri bazkaria, jokoak, manifestazioa eta kontzertuak izanen dira

Azaroaren 15ean Lesakan ospatuko den Independentzia Eguna antolatu du Baztan-Bidasoaldeko Ernaik. Forma­kuntza hi­tzaldiez gain dibertsioa ez da faltako, antolatzaileek diotenez, «helburu bat lor­tzeko eguneroko lanketa baten bitartez sor­tzen baita herri baten borroka». 
 
• 11:00etan hitzaldiak izanen dira Harriondoa Kultur Etxean. Nazio askapen mugimenduei buruz ariko dira Floren Aoiz eta Anna Gabriel.
 
• 14:00etan herri bazkaria (12 euro kon­tzertuekin, 3 euro soi­lik kontzertuak).
 
• 16:30ean murala, jokoak,  MJ-ak…
 
• 20:00etan manifestazio animatua Zozongo batukadarekin!
 
• 22:00etan kontzertuak: Willis Drumond, As­ke, Goienetxe Anaiak, Ze esatek eta Tirri &Tery.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun