Eguraldi eguzkitsu eta epela lagun, jendetza bildu zen 28. Lurraren Egunean. 107 eskulangileren eta 37 elikadura produktuen postuak jarri ziren. Gazta lehiaketan hamar ale aurkeztu ziren eta horien artean, Berako Garmendikobordako Sokorro Almandozek eraman zuen 300 euroko lehen saria eta Arantzako Tuanekobordako Marisol Almandozek bigarrena, 100 eurokoa. Sagardo lehiaketara, berriz, 17 botil sagardo aurkeztu ziren. Alkaiagako Patxi Pikabea Zubietarenak eskuratu zuen 200 euroko lehen saria. eta Lesakako Buenosaireseneko Josefa Almandozek bigarrena (75 euro). Bezperako barazkiopil lehiaketa, hamar koadrilen artean, Manttaleko neskek irabazi zuten.