Don Julioren arrastoa hilaren 23ra bitarte ikusgai Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Utzitako argazkia

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan, Don Julioren arrastoa erakusketa ireki zen kultur etxean  urriaren 24an. Juantxo Larramendi margola­riak gidatuta, beratar talde batek egin du lan sorginak protagonista dituen erakusketan. Julio Caro Barojaren mundua haurrei erakustea du helburu. Caro Barojak berak margotutako hainbat koadro eta herriko ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkiak bildu dira erakusketaren erdian dagoen sagarrondoan, ikus-entzunezko batekin eta herritarrek utzitako koa­droekin batera. Azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun