Bigarren eskuko merkatu txikia antolatu du Labiaga ikastolak azaroaren 23an. Igande horretan, 09:00etatik 15:00etara jartzen ahal dira postuak, Toki Ona kiroldegiaren atarian edo, euria eginen balu, Altzateko frontoian. Postua jartzeko interesa dutenek ikastolara deitu behar dute (948 630172 telefono), 09:00etatik 12:00etara. Merkatu txiki irekia izanen dela azpimarratu dute ikastolatik.