Ile-mozketa eta orrazketa solidarioak eginen dituzte aurten ere Berako Yoan ileapaindegian

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 13a

Iaz ere kanpaina solidarioa egin zuten Yoan ileapaindegian. Artxiboko argazkia

ANFAS elkarteari laguntzeko kamixetak ere zozketatuko dituzte

Iaz bezala, Yoan ileapaindegian ANFAS elkarteari laguntzeko eguna plantatu du. Honela, azaroaren 22an, 15:00etatik 20:00etara lortzen den diru guztia ANFASendako izanen da. Orrazketa eta makillajea edo manikuraren truke 20 euro ordaindu beharko dira eta gizonezkoen ile mozketarengatik 10 euro.

Modu berean, zozketatu dituzten Aspe, Osasuna, Erreala eta Athletic-eko sinatutako kamisetak ere orduan banatuko dituzte. Kamiseta horiek lortzeko boletoak euro batean salgai daude Yoan ileapaindegian, Xuga, Errekalde eta Auzoa ostatuetan eta Lesakako egoitzan, edo 636 804504 telefonora deituz. Zozketa azaroaren 14an eginen da eta hilaren 22an banatuko dituzte sariak Yoan-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun