Independentzia Eguna ospatuko dute larunbatean Lesakan

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 12a

Ze esatek izanen da larunbat gaueko kontzertuetan parte hartuko duen taldeetako bat. Artxiboko argazkia

Baztan-Bidasoaldeko Ernaik antolatuta, hitzaldiak, herri bazkaria, jokoak, manifestazioa eta kontzertuak izanen dira

Azaroaren 15ean Lesakan ospatuko den Independentzia Eguna antolatu du Baztan-Bidasoaldeko Ernaik. Formakuntza hitzaldiez gain dibertsioa ez da faltako, antolatzaileek diotenez,«helburu bat lortzeko eguneroko lanketa baten bitartez sor­tzen baita herri baten borroka».

Azaroaren 15ean Lesakan ospatuko den Independentzia Eguna antolatu du Baztan-Bidasoaldeko Ernaik. Formakuntza hitzaldiez gain dibertsioa ez da faltako, antolatzaileek diotenez, «helburu bat lortzeko eguneroko lanketa baten bitartez sor­tzen baita herri baten borroka».

• 11:00etan hitzaldiak izanen dira Harriondoa Kultur Etxean. Nazio askapen mugimenduei buruz ariko dira Floren Aoiz eta Anna Gabriel.

• 14:00etan herri bazkaria (12 euro kon­tzertuekin, 3 euro soi­lik kontzertuak). • 16:30ean murala, jokoak, MJ-ak…

• 20:00etan manifestazio animatua Zozongo batukadarekin!

• 22:00etan kontzertuak: Willis Drumond, Aske, Goienetxe Anaiak, Ze esatek eta Tirri &Tery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun