Diario Vasco txapelketako pilota partidak jokatuko dira ortziralean Beran

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 12a

Sarrera doan izanen da eta afariak eta Martiko lotek zozketatuko ditu Bortzirietako pilota eskolak

Diario Vasco txapelketako bi pilota partida jokatuko dira azaroaren 14an, ortziral arratseko 8etatik aitziner Berako Eztegara pilotsarlekuan. Sarrera doan izanen da eta horretaz gain, bortzirietako pilota eskolak bi lagunendako afari bat Xagu ostatuan eta bi Martiko lote zozketatuko ditu.

Partidei dagokienez, promesas mailan Errandona eta Urizar, Etxeberria eta Sarasaren kontra ariko dira eta senior mailan, Urbieta eta Erostarbe, Urretabizkaia eta Bolinagaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun