Andres Indurain irundarrak irabazi du aurten ere Lesakako argazki lehiaketa

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 11

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak ikusgai daude Harriondoa Kultur Etxeko komentuan hilabete bukaera arte. Aitor Arotzena

48 argazkilarik 135 lan aurkeztu dituzte Beti Gaztek antolatutako lehiaketara

Urtero bezala, Lesakako Beti Gazte elkarteak Argazki lehiaketa bat antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu dituzte. Guzira, 48 argazkilarik 135 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino 30 gehiago.

Urtero bezala, Lesakako Beti Gazte elkarteak argazki lehiaketa bat antolatu du. Urrian argazkizale aunitzek beraien lanak aurkeztu dituzte. Guzira, 48 argazkilarik 135 argazki aurkeztu dituzte lehiaketara, iaz baino 30 gehiago. Iaz bezala, aurten ere lehenbiziko saria Andres Indurain Gutierrez irundarrak lortu du, El árbol del lago izeneko argazkiarekin. Honek 350 euroko sari bat eta garaikurra eskuratu ditu. Bigarren saria (250 euro eta garaikurra), Valentziako José Bent Doatok eskuratu du Pastor 1 lanarekin.

Kirol argazki hoberenarentzako saria, 200 euro eta garaikurra, Iruñeko Javier Camacho Jimenok lortu du Gure Himalaya III argazkiarekin. Eta azkenik, Ana Agirretxe Olaetxea argazkilariak Lesakako egile hoberenarentzako saria lortu du, Chiaroscuro argazkiarekin. 200 euro eta garaikurra eskuratu ditu lesakarrak ere.

Ignacio Zaldua elizondarrak, Oronoz-Mugairiko Josu Inziartek eta Irantzu Pastor lesakarrak osatutako epaimahaiak lana gogotik egin behar izan du, lanen kalitatea azpimarratzekoa izan baita. Horren erakusgarri, ohiko sariez gain, hiru finalista ere izendatu dituzte: Gironako Banyolas-eko Miquell Planells Saurina, En el espejo argazkiarengatik, Valentziako Jose Bent Doato Blue mets argazkiarengatik eta Irungo Miguel Cabezas Centeno Belleza natural argazkiarengatik.

 

Erakusketa zabalik

Argazki guztiak Harriondoa Kultur Etxeko komentuan daude ikusgai azaroaren 30era bitarte. Astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 19:00etara eta igandetan 11:30etik 13:30era zabalik egonen dira komentuko ateak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun