Azken bi urtetako arrakasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 29an aterako dituzte zenbakiak, 19:00etatik aitzinera plazan. Pintxoa eta edaria ere banatuko dute, euro eta erdiren truke, giroa goxatzeko.
Lesakako Zerbitzuen Elkarteak 13.000 boleto prestatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du azaroaren 29an, larunbat arratsean.