Arantzako Aterpek irabazi du Etxalarko Usategietako Gastronomia Sariaren Urrezko Paleta

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 10a

Usategietako Gastronomia Sarian parte hartu zutenak, joan den ortziral eguerdian. Utzitako argazkia

Zilarrezko Paleta, berriz, Elizondoko Santxotenak irabazi du

Bertizko Partzuergo Turistikoak laugarren urtez antolatutako Etxalarko Usategietako Gastronomia Saria ospatu zen azaroaren 7an, joan den ortziral eguerdian. Arantzako Aterpek lortu zuen sari nagusia.

Bertizko Partzuergo Turistikoak laugarren urtez antolatutako Etxalarko Usategietako Gastronomia Saria ospatu zen azaroaren 7an, joan den ortziral eguerdian. Arantzako Aterpek lortu zuen sari nagusia.

Bertan, Iruñeako El Trujal, Igantziko La Villa, Arantzako Aterpe Jatetxea, Elgorriagako Bainuetxea, Oronoz-Mugairiko Urgain, Lesakako Kasino, Elizondoko Santxontena, Etxalarko Benta, Etxalarko Elutsa eta Herriko Ostatuak parte hartu zuten.

Urrezko paleta saria, Arantzako Aterpe Jatetxeak irabazi zuen eta zilarrezko paleta Elizondoko Santxotena jatetxeak. Aurten, Berrikuntza paletarik ez da banatu.

Azkenik, bertan zeudenek, Iruñeko EL Trujal eta Oronoz-Mugairiko Urgain saritu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun