Ikasgeletan Julio Caro Baroja lantzeko liburuxka argitaratu du Berako Udalak

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 7a

Hiru ataletan banatua dago LHko 5 eta 6. mailako ikasleei zuzendutako liburuxka. TTIPI-TTAPA

Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzako materiala da

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan, bere figura eta lana ikasgeletan landu ahal izateko, liburuxka argitaratu du Berako Udalak. 40 orriko liburuxka da, eta Julio Caro Baroja ez ezik, Barojatarren familia ezagutzeko aukera ematen du. Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikasleentzat prestatu da materiala, eta ikasgeletan jasoko dute, zuzenean, lanerako koadernoa.

Liburuxka hiru ataletan banatzen da. Lehendabizikoan, hainbat testu eta ariketen bidez, ikasleek pertsonaia misteriotsu bat deskubritu behar dute. Horretarako, Baroja familiaren inguruko informazio ugari jasoko dute, euren lanari errepaso egiten dioten bitartean. Liburuxkak ariketa osagarriak ere proposatzen ditu, bertzeren artean, herriko txoko ezberdinak bisitatzea, edota filme eta dokumentalak ikustea.

Bigarren atalean baserria landuko dute, hau izan baitzen Julio Caro Barojaren etnografia lanetako ardatz garrantzitsuenetako bat. Baserriak izan duen eboluzioa, bere historia, egitura, eta baserriaren inguruko usadioak ezagutu ahal izanen dituzte, arkitektura ezagutzearekin batera. Sukaldeari toki berezia egin zaio atal honetan.

Hirugarren atalak, aldiz, euskal egutegi tradizionala du ardatz, eta hori nola egituratu den, eta euskarazko izenak nondik datozen landuko dute.

Lanaren egileak Lupe Mendigutxia eta Julio Caro Barojaren mendeurreneko lantaldea izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun