Udazkenero egiten diren dinamizazio jardueren artean, azaroaren 3an Elkarrizaneko boluntarioak Berako San Jose zahar etxean egon ziren Roberto Alvarez eta Jose Ignazio Murua musikariekin. Dantza eta merendu baten bitartez, arratsalde atsegina igaro zuten.
Hurrengo astelehenean, azaroak 10, arratsaldeko 5etan Lesakako Andra Mari egoitzan errepikatuko dute jarduera.