'Viajando con Don Julio' antzezlana eskainiko dute azaroaren 9an Berako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko aza. 6a, 08:21

1980. hamarkadan hainbat ateraldi egin zituzten beratarrek Julio Caro Barojarekin. Argazkian, horietako bat. Artxiboko argazkia

Julio Caro Barojarekin egiten ziren ateraldiak gogoratuko dituzte Emaitza antzerki taldeak eta Gure Txokoa dantza taldeak

Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien baitan, Viajando con Don Julio antzezlana eskainiko dute Emaitza antzerki taldeak eta Gure Txokoa dantza taldeak azaroaren 9an, igandean 18:30ean Berako Kultur Etxean. Sarrera 3 euro kobratuko dute.

1980ko hamarkadan hainbat beratarrek hamar bat bidaia egin zituzten Julio Caro Barojarekin (Segura, Aralarko San Migel, Zugarramurdi, Durango, Agurain…). Leku hauen historia ezagutzeko parada izan zuten joandako bisitariek. Toki horietan guztietan suertatutako zenbait gertakizun historiko eszenaratuko dituzte antzezlan honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun