Baratzegintza biodinamikoa ikastaroa eskainiko dute Berako Kaxerna Gaztetxean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 5a

Kristiñe Berrak eskainiko du ikastaroa Berako Gaztetxean. Artxiboko argazkia

Azaroaren 7, 8 eta 9an, Kristiñe Berraren eskutik

Baratzegintza Biodinamikoa ikastaroa eskainiko da azaroaren 7, 8 eta 9an, Berako Kaxerna gaztetxean, Kistiñe Berraren eskutik.

Baratzegintza Biodinamikoa ikastaroa eskainiko da azaroaren 7, 8 eta 9an, Berako Kaxerna gaztetxean, Kistiñe Berraren eskutik.

Azaroaren 7an, ortziralarekin, 19:00etatik 21:00etara Zer da biodinamika? Solasaldia eskaini ondotik afaria, eta lotarako aukera izanen da.

Azaroaren 8an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Biodinamikaren azalpen teorikoa eginen da. 14:00etan bazkaria. 16:00etatik 20:00etara baratzera ateraldia, prestaketa biodinamikoak egin eta ematera. 21:00etan afaria, eta ondotik, kantua, musika...

Azaroaren 9an, igandean, 10:00etatik 14:00etara biodinamikaren aplikazioa baratzean, fruitu arboletan, ogia egiterakoan, lan garrantzitsuetan... ikasiko dute. 14:00etan bazkaria eta agurra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun