Zalaingo langileek ez dute bat egin azaroaren 7rako deitutako greba deialdiarekin

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 4a

Batzarrean parte hartu zuten 62 langilek kontra bozkatu zuten eta 53 langilek alde

Condesa taldeko lantegi guztietan azaroaren 7rako greba deialdia egina dute Enpresa Batzordeek, langileek Gasteizen eginen den manifestaziora joateko aukera izan dezaten. Afera hori eztabaidatzeko batzarra egin dute azaroaren 3an Zalaingo langileek, baina Enpresa Batzordearen proposamenaren kontra azaldu da batzarra. 62 langilek deialdiaren kontra bozkatu dute, 53 langilek alde eta 10 boto zuri izan dira.

Enpresa Batzordeko kideak ustegabean hartu ditu langileen erabakiak, denak ados baitzeuden planteamenduarekin, baina halere, azaroaren 7rako autobusa aterako da Gasteizera, nahi dutenek manifestazioan parte hartu dezaten. Gasteizko Legebiltzarrean eztabaida egitekoa da egun horretan, enplegua eta pobreziari buruz eta Condesako langileek bere protesta aditzera eman nahi dute egun horretan manifestazio baten bidez. Horretaz gain, hilaren 13an Iruñean ere protesta egiteko deialdia egina da eta egun horretarako proposatutako geldialdiaren kontra ere bozkatu dute Zalaingo langileek.

Aldiz, joan den hilabetean egin ziren mobilizazioek hagitz positiboki baloratu dituzte Zalaingo Enpresa Batzordeak. «Produkzioko langile gehienek bat egin zuten grebarekin, nahiz eta bulegoetan gehienek lan egin eta Gasteizko manifestazioak ere oihartzuna izan zen», diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun