Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurreneko ekitaldien baitan, Viajando con Don Julio antzezlana eskaini dute Emaitza antzerki taldeak eta Gure Txokoa dantza taldeak azaroaren 9an, igande arratsaldean jendez gainezka zegoen Berako Kultur Etxean. Ikusi argazkiak
1980ko hamarkadan hainbat beratarrek hamar bat bidaia egin zituzten Julio Caro Barojarekin (Segura, Aralarko San Migel, Zugarramurdi, Durango, Agurain…). Leku hauen historia ezagutzeko parada izan zuten joandako bisitariek. Toki horietan guztietan suertatutako zenbait gertakizun historiko eszenaratu dituzte antzezlan honetan. Jendeak txalo zaparrada batekin eskertu zuen antzerkilari eta dantzarien lana eta berriz ere errepikatzeko moduko ikuskizuna eskaintzeko modua zela aipatzen zuten ikusleek.