Letoniako abesbatza kantari aritu da Berako Kultur Etxean

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 3a

Rigako Maska abesbatzak emanaldi bikaina eskaini zuen Kultur Etxean. Utzitako argazkia

Tolosako Nazioarteko lehiaketan bigarren izan den Rigako Maska Youth Choir koralak emanaldia eskaini zuen azaroaren 1ean

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Berako Abesbatzak Tolosako Nazioarteko Lehiaketan parte hartze duen abesbatzetako bat ekarri du Kultur Etxean kantatzera. Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatua eta Berako Udalak babestuta, Nafarroako Nazioarteko XX. Ziklo Kolararen barnean egin da ekitaldia. Zehazki, Tolosako lehiaketan bigarren postua eskuratu duen Letoniako Riga hiriburuko Maska Youth Choir abesbatza aritu da kantari eta Jānis Ozols sortzailea izan dute buru eta zuzendari. Emanaldia bukatzerakoan, Fatima Gonzalez, Berako Abesbatzako zuzendariak lore-xorta eta plater bat eman die, Berako oroigarri. Ikusi argazkiak

Bertze aldetik, Berako Abesbatzak gogorarazi nahi du abestea gogoko duten guzientzat ateak zabalik dituela. Heldu den urtea lasaixeago hartu nahi dute, errepertorio zabala errepasa­tzeko eta abesti berriren bat ikasteko. Halere, bertze urte batez, Queimararen Kofradiako ekitaldietan parte hartuko du abesbatzak Donostiako Udaletxean abenduaren 7an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun