Udazken Kantu afaria eginen dute azaroaren 8an Ibardingo Mendiko sagardotegian

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 3a

Iker Marizkurrena sunbildarra eta Agoitz Irazoki lesakarra kontent, San Miguel ligar irabazi ondotik. Larunbatean omenduko dituzte Ibardinen. Artxiboko argazkia

Hondarribiako Ama Guadalupe traineruko Agoitz Irazoki lesakarra eta Iker Marizkurrena sunbildarra omenduko dituzte

Anjel Mariezkurrenak eta Ibardingo Mendiko sagardotegiak antolatuta, Udazken kantu afaria eginen da azaroaren 8an, larunbatean 21:00etan Mendiko sagardotegian. Ekitaldian, Hondarribiako Ama Guadalupe traineruko eskualdeko arraunlariak ere omenduko dituzte, Agoitz Irazoki lesakarra eta Iker Marizkurrena sunbildarra, hain zuzen.

Afalondoan, kantuz ariko dira Bankako Menditarrak, Aitor Ibarra, Frantzisko eta Anjel Mariezkurrena. Txartelak 45 eurotan (afaria eta liburua) salgai daude Mendiko sagardotegian eta 948 630302 edo 670 365011 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun