Ekaitza elkarteak hemeretzigarren urtez antolatutako Baserritarren Eguna ospatu zen azaroaren 1ean Arantzan. Gazta lehiaketan, hamar gazten artean lehen saria (60 euro) Tuanekobordako Marisol Almandozen aurkeztutako gaztarentzat izan zen, bigarrena (40 euro) Serorenbordako Margari Madariagarentzat eta hirugarrena (20 euro) Eguzkialdeko Simonenbordako Xalbador Madariagarentzat. Ahari lehiaketari dagokionez, bortz buru aurkeztu ziren eta lehen saria (50 euro) Oskozeneko Leon Oskozek aurkeztutakoak eskuratu zuen eta bigarrena Dani Lukanbiorenak (25 euro). Ikusi argazkiak
Sarituez gain, Martinekoborda, Senberro, Albiz, Dani Lukanbio, Oskozenea, Aientsako Gaxtelenekoborda eta Arrunekobordako gaztak aurkeztu ziren lehiaketara eta Xeberino Indakoetxea eta Simoneko bi ahari ere plazaru zituzten. Baina ahariekin batera, behiak, poniak, ardiak, untxiak, oilarrak eta zakurkumeak ere ikusi ziren plazan eta frontoian.
Aziendez gain, Arantzako baserrietako hainbat produktu ikusteko, dastatzeko eta erosteko aukera izan zen. paratu zuen Pellettiki Haur Eskolak, bigarren eskuko jostailuak saltzen zituen postua ere paratu zuen Udaletxeko arkupetan. Zarea eta Marirenbordako oilarra zozketatzeko txartel guztiak saldu ziren. Lehenbizikoan ez zen saridunik agertu, baina bigarrenean bai. Xabi Iturriak eraman zituen zarea eta oilarra bizirik.
Azaroaren 2an ere egin ziren zenbait ekitaldi. Honela, mus txapelketan zortzi bikote aritu ziren eta partxis lehiaketan hamaika. Partxisean Edurne Gamio eta Rosa Mari Iribarren suertatu ziren txapeldun, finalean Aimar Zubieta eta Imanol Igartuari irabazita. Musean, berriz, Imanol Mitxelena eta Jon Jorajuria nagusitu ziren, finalean Luis Andueza eta Patxi Iturriari irabazita.
Erramun Martikorena eta Beñat Mitxelenarekin kantaldia azaroaren 8an
Udazkeneko Kultur Egunak bukatzeko, heldu den larunbatean, azaroaren 8an, 19:30ean Erramun Martikorena kantariaren eta Beñat Mitxelena herriko akordeoilariaren eskutik kantaldia izanen da eskolako gimnasioan. Erramun azken boladan hainbat herritan kantaldiak eskaintzen dabil, bazkalondo eta ilunabarretan. Beñatek ere urte mordoska daramazki eskusoinuarekin eta herrietako inauteri edo bertzelako ospakizunetan akordeoia jotzen du. Iaz, Urrozko Artisau Egunean, bazkalondoan Martikorenak eskainitako kantaldian bera izan zen akordeoilari. Oraingo honetan ere, seguru saio ederra eginen dutela