Paris 365 Fundazioarekin elkarlanean hasi dira Arantza eta Igantziko Parrokiak

TTIPI-TTAPA 2014ko urr. 30a, 14:46

Arantza eta Igantziko boluntarioak. Utzitako argazkia

Nahi duten guztiek kolabora dezakete

Behartsuei laguntza eskainiz, Arantza eta Igantziko Parro­kiek zortzi urtez kolaboratu dute Behar-Bidasoa erakundeare­kin: janari-bilketak eginez, erabilitako arropak emanez, diruz lagunduz... Azken bi urteotan, arro­pa Iruñeko Gurutze­ Gorrira eraman dute eta orain, be­rriz, Paris 365 Giza­kia He­rritarrekin hasi­ dira elkarlanean, Iruñeko gizartean baz­tertuak diren behar­tsuei lagun­tzen dien funda­zioa­rekin. 
 
Erakunde honek egunero 70 laguni hiru otordu­ euro baten truke ematen dizkie, hama­bor­tzero­ janari-saskiak banatzen ditu, ater­pe­rik ez dutenei salda beroa­ eta la­gun­tza eskain­i, laguntza juridikoa etorkinei, langa­bezian daudenei baliabideak, kultur arloan liburutegia, pren­tsa, ordena­gailua eta internet, jokoak eta des­kan­tsatzeko guneak eskain­tzen ditu, haurren­tzako pres­ta­kun­tzarako programa... Etxerik gabe gelditzen dire­nei momentuko laguntza emate­ko bortz etxe­bizitza ere baditu­ eta lana lortzeko pres­takun­tza taile­rra ere eskaintzen du. 
 
Fundazioarekin elkarlanean Arantza eta Igantziko Parrokiak­ hasi badira ere, kolaboratu nahi­ duen bertze herrietako edozeinek ere parte har dezake, Iruñean edo bakoitzak bere herrian­ izena emanez. Gisa berean, ­etxe-tresna ttikiak, arropak, oinetakoak, poltsak, liburuak eta hau­rrentzako jolasak eman daitezke, Fundazioak dendan sal ditzan. Horiek eman nahi dituenak larunbatetan 10:00etatik 12:00­etara Arantzan Puri Leizak Osiña karrikan duen garajera eraman ditzake, edo Igantzin Parro­kiko Zentrora. Nahiago duenak 948 634030ra deitu eta etxetik pasako zaizkio bila. Diru-lagun­tza emateko aukera ere badago­: La Caixan ES36 2100 2173 8502 0053 2487 zenbakian eta Rural Kutxan­ ES32 3008 0073 1130 2083 2923 zenbakian. Urtea bukatzean, lagun­tza­ eman duenari errezibo bat emanen zaio erren­ta aitorpenean dagokion deskon­tua izan dezan eta horretarako garrantzi­tsua izanen da diru-sa­rre­ra egiterakoan, izena, bi abizenak eta telefono zenbakia bankuan garbi jakinaraztea.
 
Aipatutakoez gain, abenduaren 13an, janari bilketa eginen dute Arantzan eta Igantzin Paris 365 Fundazioari laguntzeko­.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun