Ttikitto ludoteka azaroan hasiko da

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Hirugarren urtez, Ttikitto ludotekan hasteko aukera izanen dute urte eta erdi eta zazpi urte arteko herriko haurrek. Azaroaren erditsutik hasi eta Aste Santura bitarte eskainiko dute zerbitzua Olaia Matxikotek eta Naroa Loinazek, astelehen eta ortzegunetan 16:00etatik 18:30e­ra Ziberrean. Zortzi haurrek eman dute izena gaurgero, baina orain­dik nahi duen guzia apuntatu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun