Urriaren 19an Usategietako igandea ospatu zen. Egun osoan jende andana ibili zen Lizaieta eta Usategietan primerako eguraldia zegoela aprobetxatuz. Hego haizea zenez, uso gutti harrapatu zituzten saretan eta denetara, igande hau arte, 16 dozena dituzte harrapatuak. Arratsalde-ilunabarrean ere jende mugimendu handia sumatu zen herrian eta Gaubela taldearen erromeriarekin akabera eman zitzaion egunari.