Milagron kapea eta egunpasa antolatu dute herriko gazteek

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Gazteak bestetako herri kirol saioan. Orain bertze “kirol” batean aritzeko aukera dute. Artxiboko argazkia

Azaroaren 20ra arte apuntatu daiteke La Villa jatetxean

Herriko gazteek Milagrora egunpasa antolatu dute azaroaren 29rako, kapeaz eta giro ederraz gozatzeko asmoarekin. 09:00etan abiatuko da autobusa aparkalekutik eta Mila­gron, kapeako lekura ailegatu ondotik bertan ederki gosalduko dute (xingarra, txistorra, gazta…) eta ondotik kapea izanen dute bazkal­tzeko ordura arte. Baz­kariko menua ere aski berezia izanen dute: en­tsalada keztatua eta ahuntz gazta roiloa, iberiar deliziak ogi tumakarekin, etxeko kroketak, onddo nahaskia, bakailaoarekin betetako piperrak, zezen buz­tana gisaduan edo bil­dots errea (honek 4 euroko gehigarria dauka), dena ardo nafarrarekin bustia. Postrerako, teilak izozki eta txokolate beroarekin eta kafea, izanen dute. Bazkalondoan, beharbada “torero” gehiago animatuko da kapearako eta diskoteka ere izanen dute, bueltatzeko ordura arte. 20:00etan aterako di­ra Milagrotik herrira.
 
Egunpasako prezioa 50 eurokoa da, gosaria, bazkaria eta kapea barne. Azaroaren 20ra bitarte apuntatzen ahal da La Villa jatetxean eta izena emateko momentuan 20 euro ordainduko dira fidantza modura.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun