Beti Gazteko heldu, jubenil eta kadeteak galdu gabe

Aitor AROTZENA 2014ko urriaren 30a

Juanjo GUERRERO

Lerro hauek idazterakoan, Beti Gazteko hiru talde nagusien artean 16 partida jokatu dituzte sasoi honetan eta alerik ere ez dute galdu. Gipuzkoako Ohorezko mailan jokatzen duten helduek (argazkian ageri direnak) bortz lehenbizikoak berdindu ondotik seigarrenean lortu zuten estreineko garaipena. Ohorezko Mailako jubenilek bi partida berdin­du eta hiru irabazi egin dituzte eta Gipuzkoako lehen mailako kadeteek jokatutako bortzak irabazi (azkenekoan, 0-7 irabazi zioten Gure Txokoari derbian). Gipuzkoako ligan hasiak direnak emakumezkoak dira. Hauek partida guziak galdu dituzte baina, aspaldiko partez, berriz ere taldea zelairatzea da helburua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun