‘Don Julioren arrastoa’ erakusketa zabaldu dute Kultur Etxean azaroaren 23ra bitarte

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan, erakusketa inauguratu zen urriaren 24an, ortziralean Kultur Etxean. “Don Julioren arrastoa” izenburupean, Julio Caro Barojaren mundua haurrei eraku­tsia agertuko du erakusketak, sorginak protagonista dituena. Julio Caro Barojak berak margotutako hainbat koadro ere ikusi ahal izanen dira, eta Berako ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkiak bilduko dira bertan, ikus-entzunezko batekin batera. Erakusketa hau azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Bertze aldetik, Lu­rraren Egunaren ekitaldien baitan, Caro Barojaren inguruko argazki erakusketa ere prestatu zuen Rosa Erran­doneak.
 
Azaroaren 9an, beratarrek antropologoarekin egiten zituzten bidai­ak oinarri dituen Emaitza taldearen Los viajes de Don Julio antzezlana ikusgai izanen da Kultur Etxean, 18:30ean. Sarrera 3 euro izanen da.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun