Letoniako abesbatza kantari azaroaren 1ean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Utzitako argazkia

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Berako Abesbatzak Tolosako Nazioarteko Lehiaketan parte hartze duen abesbatzetako bat ekarriko du San Esteban elizan kantatzera. Zehazki, Letoniako Riga hiriburuko Maska Yout Choir abesbatza izanen da kantuan azaroaren 1ean, larunbatean 20:00etan. Berako Abesba­tzak gogorarazi nahi du abestea gogoko duten guzientzat ateak zabalik dituela. Heldu den urtea lasaixeago hartu nahi dute, errepertorio zabala errepasa­tzeko eta abesti berriren bat ikasteko. Halere, bertze urte batez, Queimararen Kofradiako ekitaldietan parte hartuko du abesbatzak Donostiako Udaletxean abenduaren 7an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun