Baratzegintza biodinamikoa

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Baratzegintza Biodinamikoa ikastaroa eskainiko da azaroaren 7, 8 eta 9an, Kaxerna gaztetxean, Kistiñe Berraren eskutik.
 
Azaroaren 7an, or­tziralarekin, 19:00etatik 21:00etara Zer da biodinamika? Solasaldia eskaini ondotik afaria, eta lotarako aukera izanen da.
 
Azaroaren 8an, larunbatean, 10:00etatik 14:00etara Biodinamikaren azalpen teorikoa eginen da. 14:00etan bazkaria. 16:00etatik 20:00etara baratzera ateraldia, prestaketa biodinamikoak egin eta ematera. 21:00etan afaria, eta ondotik, kantua, musika...
 
Azaroaren 9an, igandean, 10:00etatik 14:00etara biodinamikaren aplikazioa bara­tzean, fruitu arboletan, ogia egiterakoan, lan garrantzitsuetan... ikasiko dute. 14:00etan bazkaria eta agurra.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun