Anjel Mariezkurrenak eta Mendiko sagardotegiak antolatuta, Udazken kantu afaria eginen da azaroaren 8an, 21:00etan Ibardingo Mendiko sagardotegian. Ekitaldian, Hondarribiako Ama Guadalupe trainerako eskualdeko arraunlariak ere omenduko dituzte, Agoitz Irazoki lesakarra eta Iker Marizkurrena sunbildarra, hain zuzen. Afalondoan, kantuz ariko dira Bankako Menditarrak, Aitor Ibarra, Frantzisko eta Anjel Mariezkurrena. Txartelak 45 eurotan (afaria eta liburua) salgai daude Mendiko sagardotegian eta 948 630302 edo 670 365011 telefonoan.