Kafe-Antzerki Zikloa abiatuko da azaroaren 7an

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 30a

Olatz Pagaldaik ‘Erdaldun berrien kluba’ eskainiko du Errekalden

Kafe Antzerki Zikloa antolatu du aurten ere Euskara Batzordeak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Kultur Batzordearen laguntzarekin. Azaroaren 7an, 22:00etan Erdaldun berrien kluba an­tzezlana eskainiko du Olatz Pagaldaik Errekalden. Azaroaren 14an, 22:00etan Gilkitxaro taldeak Urak ttiki dire an­tzezlana aurkeztuko du Katakun eta azaroaren 21ean, 22:00etan Ramon Agirre eta Inazio Tolosak Kokakola eta barea antzezlana eskainiko dute Auzoan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun