Atarrabiako Abesbatzak emanaldia eskainiko du azaroaren 2an, igande eguerdiko 12:30ean Harriondoa Kultur Etxeko Txokobiko aretoan. Lesakako Abesbatzak antolatu du emanaldia, udalaren laguntzaz. Atarrabiako abesbatzaz gain, dantzariak, txistulariak eta txalapartariak ere ariko dira.
Lesakako Abesbatzak Salamancako bidaiatik bueltan antolatu du emanaldia. Salamancako katedralean abestu zuten, Marisol Perez Olaetxearen gidaritzapean.
Aurten, Salamancan ez ezik, Atarrabia Abesbatza lehiaketan, Beran, Etxalarren eta Zugarramurdin abestu du Lesakako Abesbatzak, baita herriko ekitaldi ezberdinetan ere.