Arantzako Kultur Egunak egitarau zabalarekin datoz

Nerea ALTZURI 2014ko urriaren 29a

Jendetza espero da larunbateko Baserritarren Egunean. Artxiboko argazkia

Azaroaren 1ean Baserritarren Eguna ospatuko dute

Arantzako Euskara Batzordeak antolatuta, Kultur Egunak izanen dira urriaren 31, azaroaren 1 eta 2an, baita azaroaren 8an ere. Ekitaldi nagusia, Ekaitza elkarteak antolatutako XIX. Baserritarren Eguna izanen da, baina bertze hainbat izanen dira.

Arantzako Euskara Batzordeak antolatuta, Kultur Egunak izanen dira urriaren 31, azaroaren 1 eta 2an, baita azaroaren 8an ere. Ekitaldi nagusia, Ekaitza elkarteak antolatutako XIX. Baserritarren Eguna izanen da, baina bertze hainbat izanen dira.

Ortziral honetan, 17:00etan, 3 eta 11 urteko haurrentzat ipuin kontalaria eta txokolatada izanen dira Baskulan, Guraso Elkartearen eskutik. 19:30ean, berriz, heteroarauei buruzko Arrakala dokumentala ikusgai izanen da eta eztabaidarekin akautuko dute, Gazte Asanbladak antolatutako ekitaldia.

Azaroaren 1ean, Ekaitza Elkarteak antolatuta, XIX. Baserritarren Eguna izanen da. 10:00etatik aitzinera, plazan eta frontoian, herritarrekdituzten baserriko produktu, nekazaritza tresna, eskulan eta aziendez osatutako merkatu edo azoka izanen da. Aziendei dagokionez, ardi eta ahuntzen kasuan, guttienez zazpi buruko loteak ekartzearen alde 40 euro emanen zaizkio jabe bakoitzari. Abreetan, gehienez hiru buruko loteak izanen dira eta buruko 10 euro ordainduko dira; behikietan, bi buruko lotea ekarri behar da guttienez eta 15 euro ordainduko dira buruko.

Gazta eta ahari lehiaketak ere eginen dira: gazta­ bakoitzeko 15 euro emanen zaizkio lehiakideari eta horrez gain, lehen saria 60 eurokoa izanen da, bigarrena 40koa eta hirugarrena 20koa. Ahari lehiaketan, lehen sarituak 50 euro hartuko ditu eta bigarrenak 25.

 

Bigarren eskuko jostailuen azoka

Aurten, estreinako aldiz, Pelle Ttiki­ Haur Eskolaren bigarren eskuko jostailuen azoka izanen da. Edari eta pintxoak eskaintzeko ostatua ere paratuko dute. Ekaitza elkartetik laguntza ere eskatu dute. Mahaiak mun­tatzeko urriaren 31n, 18:00­etan plazan hitzordua ja­rri dute eta azaroaren 1ean, ordu­ berean, bildu eta frontoia­ garbi­tzeko gelditu dira.

Azaroaren 2an, Ekaitza Elkartean, mus eta partxis txapelketak izanen dira 17:30ean hasita. Sari ederrak jokoan izanen dituzte.

Baina Arantzako Kultur Egunek hurrengo asteburuan ere izanen dute segida. Azaroaren 8an, larunbatean 19:30ean, Erramun Martikorena kantariaren eta Beñat Mitxelena herriko akordeoilariaren eskutik kantaldia izanen da udazkeneko kulturaldia borobiltzeko. Azken aldaketarik ez bada, eskolako gimnasioan izanen da.

Erramun azken boladan hainbat herritan kantaldiak eskaintzen dabil, bazkalondo eta ilunabarretan. Beñatek ere urte mordoska daramazki eskusoinuarekin eta herrietako inauteri edo bertzelako ospakizunetan akordeoia jotzen du. Iaz, Urrozko Artisau Egunean, bazkalondoan Martikorenak eskainitako kantaldian bera izan zen akordeoilari. Oraingo honetan ere, seguru saio ede­rra eginen dutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun