Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, udalaren laguntzaz jubilatuen eguna antolatu zuen urriaren 24an. Urtero bezala, Urrezko Ezteiak eta 85 urte betetzen dituztenei omenaldia eskaini zitzaien. Ikusi Rafale Eneterreagaren argazkiak
Aurten, 50 urte ezkondurik bete dituzten Lorenzo Fragoso Cañamero eta Dominga Lopez Giraldo eta Fernando Reyes Cantero eta Teresa Yepes Zamorano esenar-emazteak ta 85. urtebetetzea egin duten Josefina Sagardia Alzugarai, Jose Mitxelena Abanz, Jose Irurieta Petrirena eta Jose Otxoteko Almandoz omendu ditu CAN Fundazioak.
Ortziral eguerdiko mezaren ondotik, Iker Tainta dantzariak Aurreskua dantzatuko zien omenduei Plaza Zaharrean. Ondotik bazkari dotorea izan zuten frontoian.
Bazkalondoan, oroigarriak eskaini zitzaizkien aurtengo protagonistei, eta bidenabarkoan txapelketa ezberdinetako sariak eta trofeoak banatu zituen San Fermin Elkarteak eta dantzaldia ere izan zen.