Unai Santamaria eta Lurdes Oiartzabal nagusitu dira Lizuniagako XXXIV.Igoeran

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 27a

Kasik ehun korrikalarik parte hartu zuten Lizuniagako Igoeran. Bertze horrenbertze neska-mutikok lasterketa ttikietan. Utzitako argazkia

Proba nagusian 97 kirolarik hartu zuten parte

97 korrikalarik parte hartu zuten urriaren 25ean Lizuniagako Igoeraren 34. Edizioan. Gizasemeen artean, Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra nagusitu zen, Doneztebeko Santi San Miguel eta iaz irabazi zuen Victor Madejon irundarraren aitzinetik. Nesketan, Lurdes Oiartzabal lezotarra izan zen garaile. Aitzinetik, ehun neska-mutikok parte hartu zuten lasterketa ttikietan.

97 korrikalarik parte hartu zuten urriaren 25ean Lizuniagako Igoeraren 34. Edizioan. Gizasmeeen artean, Manttaleko Unai Santamaria hernaniarra nagusitu zen, Doneztebeko Santi San Miguel eta iaz irabazi zuen Victor Madejon irundarraren aitzinetik. Nesketan, Lurdes Oiartzabal lezotarra izan zen garaile. Aitzinetik, ehun neska-mutikok parte hartu zuten lasterketa ttikietan.

Berako Gure Txokoa elkarteak hogeita hamalaugarren aldiz antolatutako proban 4,9 kilometro osatu behar izan zuten korrikalariek.

Hasieratik taldetxo bat sortu zen, Santi San Miguel doneztebarrak eraso egin zuen eta tartetxo bat ateriz azkeneko kilometrora ailegatu zen, baina Unai Santamariak, Manttale taldeko kideak, indarrez aitzindu zuen bukaeran eta azkenean bi segundorengatik bere lehenbiziko garaipena lortu zuen Lizuniagako Igoeran. Aurten ere San Miguelek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen eta hirugarren iazko irabazlea, Victor Madejon Irundarra izan zen.

Nesketan Lurdes Oiartzabal lezotarrak erraz irabazi zuen lasterketa, Nerea Amilibia aiatarrari minuto bat ateri ondotik. Hirugarren, Uharteko Itsaso Oloriz gaztea sartu zen.

Gwendal Larqué (19:12) eta Garbiñe Iguaran (25:34) izan ziren lehenbiziko beratarrak eta aipagarria da Batixta Telletxearen partehartzea ere, hogeita hamalau edizioetan atera baita.

 

SAILKAPENAK

Gizonezkoak

1. Unai Santamaria (17:54)

2. Santi San Miguel (17:56)

3. Victor Madejon (18:09)

4. Mikel Altzuri (18:16)

5. David Arretxe (18:44)

Emakumezkoak

1. Lurdes Oiartzabal (21:20)

2. Nerea Amilibia (22:35)

3. Itsaso Oloriz (23:18)

4. Iratxe Etxegoien (25:09)

5. Izaro Telleria (25:31)

2009. urtera arte jaiotakoak

Mutilak

1. Gexan San Juan

2. Etxahun Goñi

3. Ibai Matxikote

Neskak

1. Iraia Errandonea

2. Aizpea Tapia

3. June Erkizia

2008/2007 jaiotakoak:

Mutilak

1. Mikel Pombar

2. Mikel Zozaia

3. Ortzadar Iratzoki

Neskak

1. Amaia Garro

2. Ane Etxegarai

3. Eluska Pombar

2006/2005:

Mutilak

1. Suharri Iratzoki

2. Ekai Pombar

3. Joel Pikabea

Neskak

1. Oihana Arruti

2. Maddi Altzugarai

3. Irati Pombar

2004/2003

Mutilak

1. Aimar Etxeberria

2. Unai Garro

3. Gorka Arakues

Neskak

1. Janire Etxegarai

2. Ainara Ibarboure

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun