Julio Caro Barojaren inguruko bi erakusketa inauguratuko dira asteburuan

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 23a

Kultur Etxekoa azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da eta argazki erakusketa asteburuan bakarrik

Julio Caro Barojaren mendeurreneko ekitaldien baitan, bi erakusketa inauguratuko dira asteburu honetan Beran. Ortziralean, urriaren 24a, “Don Julioren arrastoa” erakusketa irekiko da Berako kultur etxean. Lurraren Egunaren aitzakian Rosa Mari Errandoneak osatzen duen argazki erakusketak ere, Julio Caro Baroja izanen du ardatz eta asteburu honetan bakarrik ikusi ahal izanen da.

Kultur Etxeko erakusketari dagokienez, Julio Caro Barojaren mundua haurrei erakutsia agertuko du erakusketak, sorginak protagonista dituena. Julio Caro Barojak berak margotutako hainbat koadro ere ikusi ahal izanen dira, eta Berako ikastetxeetako ikasleek egindako marrazkiak bilduko dira bertan, ikus-entzunezko batekin batera. Erakusketa hau azaroaren 23ra arte bisitatu ahal izanen da, astelehenetik ortziralera 17:00etatik 20:00etara, eta asteburuetan 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Bigarren erakusketa asteburu honetan baino ez da egonen ikusgai, larunbat arratsaldean eta igande egun guztian Labiaga ikastolaren aretoan. Urtero Rosa Mari Errandoneak beratarren argazkiekin osatzen du erakusketa bat Lurraren Egunaren aitzakian, eta aurten, Julio Caro Baroja hartu du erakusketarako gaitzat. Igandean ere bukatuko da Berako margolariek erakuslehioetan paratu duten erakusketa ikusteko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun