Juan Esteban Etxegarai beratarrak Espainiako erbi arrastoko kopa irabazi du

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 21a

Etxeberria eta Etxegarai, txapelketan erabili zituzten bortz zakurrekin. Jose Mari Telletxea

Asier Etxeberria oiartzuarrarekin bikote eginez bortz zakur erabili dituzte

Juan Esteban Etxegarai Mikelperizena beratarrak eta Asier Etxeberria Arruti oiartzuarrak beraien bortz zakurrekin osatutako taldeak Espainiako erbi arrastoko Kopa irabazi dute Kantabriako Reinosan, Sajako Ehiza Erreserban jokatutako txapelketan. Galiza, Gaztela eta Leon, Asturias, Katalunia, Kantabria eta Euskal Herriko taldeek parte hartu dute txapelketan.

Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteko Etxegaraik eta Oiartzungo Bizardia Elkarteko Etxeberriak hiru erbi-zakur eta bi sabuesorekin lehiatu zuten ordubeteko konpetizioan. Gisa honetako txapelketetan lehen aldia izan arren, garaipena lortu zuen taldeak 120 punturekin. Kantabriako Jose Gutierrezen taldeak 98 punturekin bigarren postua eskuratu zuen eta Asturiasko Juan Carlos Alvarezen taldea izan zen hirugarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun