Urriaren 25ean, larunbat arratsaldeko 5etan, Lizuniagako igoeraren 34. edizioa jokatuko da. Gure Txokoa Elkarteak 1980. urtean antolatu zuen lehen aldiz proba hau eta orduz geroztik 1984. urtea izandu da korritu gabe gelditutako urte bakarra.
Eztegara pilotalekutik abiatuta, probak Bera eta Sara elkartzen dituen karretera segitzen du Lizuniagako gainaraino, 4,9 kilometroko ibilbidea osatuz.
Urteetan laisterkari kopuruan aldaketa haundiak izan dira baina azken urteotan ehun laisterkari inguruk parte hartu dute, horietatik %20 emakumeak.
25 urtez Peio Garinen esku egondu zen probaren errekorra, 1982an egindako 16 minutu eta 13 segunduko denborarekin. Inork ez zuen ibilbidea denbora guttiagon egitea lortu 2008. urtean Huarten bizi zen Abdelfeltah Louajari marokoarrak 16 minutu eta segundu bakarrean egin zuen arte.
Emakumezkoetan Maika Ariztegi ittundarraren eskutan dago errekorra, 1995ean egindako 20 mintu eta 18 segunduko markarekin, Mari Martirenak 1988. urtean egin zuena baino segundo bat guttiago.
Gizonezkoen artean, Jesus Mari Calvo lesakarra da garaipen kopuru haundienaren jabea, lau aldiz irabazi baitu (1986,1988,1993,1995). Antonio Bru beratarrak hiru aldiz irabazi zuen (1994, 1996, 1998). Emakumezkoetan Maika Ariztegi da erabateko menperatzailea, 15 alditan irabazi baitu Lizuniagako igoera.
Parte hartze kopuruari dagokionez, aipatzekoa da Batista Teiletxea beratarrak proba burututako urte guzietan hartu duela parte, Ricardo Toro irundarrak 29 alditan, Maika Ariztegik 21 alditan eta Patxi Pikabeak 20tan.