Bortzirietako eskuz binakako hamalaugarren txapelketa urriaren 22an abiatuko da

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 21a

Ehun pilotari baino gehiago hasiko dira Bortzirietako eskuz binakako txapelketan. Artxiboko argazkia

51 bikote lehiatuko dira zortzi mailatan eta abenduan jokatuko dira finalak

51 bikotek parte hartuko dute asteazken honetan Beran abiatuko den Bortzirietako eskuz binakako XIV. pilota txapelketan. Gehienak bortz herrietakoak badira ere, Baztan, Malerreka, Oiartzun, Hondarribi, Irun, Ultzama eta Lapurditik ere etorritako pilotariak ariko dira. Abenduaren 13an edo 20an jokatuko dira finalak, baina zein herritan ez dago erabakia oraindik.

51 bikotek parte hartuko dute asteazken honetan Beran abiatuko den Bortzirietako eskuz binakako XIV. pilota txapelketan. Gehienak bortz herrietakoak badira ere, Baztan, Malerreka, Oiartzun, Hondarribi, Irun, Ultzama eta Lapurditik ere etorritako pilotariak ariko dira. Abenduaren 13an edo 20an jokatuko dira finalak, baina zein herritan ez dago erabakia oraindik.

Partidak Bortzirietako pilotalekuetan jokatuko dituzte, zortzi kategoriatan banatuak: ttikiak, umeak A eta B, kimuak A eta B, haurrak, kadeteak eta 22 urtez azpitik.

 

Lehenbiziko jardunaldia

Beran, asteazken arratsaldeko 4etan

Ttikiak

Ion Urkiola eta Joar Etxeberria (Gure Txokoa) – Ander Pagola eta Xan Villamea (Gure Txokoa)

Arkaitz Goienetxe eta Oier Prim (Txaruta) – Unax Bereau eta Aimar Otxandorena (Arkupe)

Haurrak

Josetxo Sese eta Asier Telletxea (Gure Txokoa) – Aimar Oiartzabal eta Jon Sanchez (Hondarribia)

Amets Arbelaitz eta Unai Elgarresta (Oiarpe) – Oier Etxabe eta Beñat Landa (Oiarpe)

Kadeteak

Egoitz Etxabe eta Aitzol Perurena (Oiarpe) – Xan Ongaretti (Gure Txokoa) eta Mikel Galardi (Arkupe)

 

Arantzan, ortziralean 18:45ean

Umeak B

Aritz Lizarrondo eta Manex Sarasola (Biltoki) – Egoitz Goñi eta Ekai Madariaga (Ekaitza)

Umeak A

Gaizka Zulaika eta Mikel Izagirre (Ekaitza) – Adei Villamea eta Andde Maritorena (Gure Txokoa)

Kimuak B

Lizar Sein eta Aimar Zamora (Biltoki) – Martin Altxu eta Lander Etxenike (Biltoki)

Kimuak A

Jon Pagola eta Unax Villamea (Gure Txokoa) – Iker Amiano eta Unai Amiano (Irun)

Haurrak

Jonatan Etxeberria eta Jon Zabala (Ekaitza) – Ekaitz Salaberria (Oiarpe) eta Ion Iñarra (Amaila)

 

Etxalarren, ortziralean 18:00etan

Umeak B

Aitor Galardi eta Ion Galardi (Arkupe) – Josu Etxepeteleku eta Oihan Urroz (Arkupe)

Umeak A

Eloi Sanchez eta Oier Orbegozo (Arkupe) – Aritz Etxebeste (Irun) eta Markel Bertiz (Hendaia)

Oihan Etxeberria eta Beñat Etxabide (Arkupe) – Markel Rebollo eta Eneko Jimenez (Arkupe)

Kimuak B

Iker Etxebeste (Irun) eta Andoni Telletxea (Gure Txokoa) - Ekain Sein eta Xabier Aburuza (Oiarpe)

Aiert Irigoien eta Unai Arburua (Altxata) – Unai Llucia (Gure Txokoa) eta Niko Garzia (Altxata)

Markel Etxarte eta Koldo Bizente (Altxata) – Joseba Telletxea eta Asier Martin (Altxata)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun