Giro bikaina baina uso gutti sareetan Usategietako Igandean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 20a

Bisitari aunitz hurbildu zen usategietako lana hurbiletik ezagutzera. Jose Mari Telletxea

Uso aunitz pasatu zen, baina haizegoaren ondorioz goitik

Eguzki beroarekin eta haizegoarekin joan zen Usategietako Igandea Etxalarren. Baina eguraldi hori ez da onena Iarmendi eta Lizaietako usazaleak lanean ikusteko. Halere, azken orduan izan zuten sareak hedatzeko aukerarik eta honela, bixitariek aitzinako ehiza modu hau bertatik bertara ezagutu ahali zan zuten.

Joxe Angel Goienetxe guardak aipatu zuenez «pasa izan da eta korneta soinua 48 aldiz ere aditu da, baina haizegoarekin goitik pasatzen dira, bata bertzetik urrun eta zail izaten da jautsiaraztea. Ez diete zapi eta paletei kasurik egiten». Kontuak kontu, sareak lanean aritu ziren goizean, eguerdian eta batez ere arratsaldean eta dozenatik goiti uso harrapatu zituzten.

Eguraldi bikainak animatuta bixitari aunitz ibili ziren eta horietako batzuk bisita gidatuaren bidez ezagutu zuten 600 urte baino gehiago duen ehiza mota hau. Giro ederra izan zen, bai goitian baita herrian ere. Altxata elkarteak talo postua jarri zuen dantza taldearentzat dirua biltzeko usategietan eta arratsaldean, plazan ere edariak, pintxoak eta bokadilloak eskaini zituzten, Gaubela taldea ari zen bitartean.

Bezperan, antzerkia eta musika izan zen plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun