Julio Caro Barojaren inguruko bizipenak azaldu zituzten zikloaren azken solasaldian

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 20a

Julio Caro Barojarekin bizitutakoak azaldu zituzten Beralandetan. Utzitako argazkia

Antropologoa ezagutu zutenen testigantzak aditu ziren Beralandetan ortziral arratsaldean

Julio Caro Barojaren jaiotzaren mendeurrenaren baitan, hitzaldi zikloko laugarren eta azken solasaldia egin zen urriaren 17an, ortziral arratsaldean Berako Beralandetan. Bizipenak: Julio Caro Barojaz solasean izenburupean, hainbat herritarren eta Caro Baroja ezagutu zutenen testigantzak aditu ziren eta modu informalean, Barojarekin izandako esperientzia eta bizipenak azaldu zituzten.

Mahai inguruan aritu ziren solasean eta batez ere, Julio Caro Barojarekin izandako eskurtsio “mitikoak” izan zituzten hizpide. Fermin Leizaola, Aranzadi Zientzia Elkartearen Etnografia Saileko zuzendaria eta Caro Barojak sarritan bixitatu zuen Donostiako Manterola liburudendako Mari Loli Arbelaitz nagusia izan ziren Beralandetan, baita Pio Caro Baroja eta Josefina Jauregialzo bere emaztea ere. Ignacio Iraizoz, Ixa Ordoñez, Juan Ignacio Oiartzabal, Koldo Rotaetxe, Totono eta Rosa Errandonea anai-arrebak eta Danboriena ahizpak (Julio Caro Baroja zaindu zuen Bittoriren alabak) aritu ziren solasean, beraien bizipenak eguneratuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun